Digestio-aparatua
Digestio-aparatua gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulak erabiltzeko substantzia bihurtzeko parte hartzen duten organo eta prozesuek osatzen dute.Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez.
Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
- Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude digestioa ondo egiteko:
-Mihia: muskulu mugikor bat da. Bertan dasta-papilak
daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke.
-Hortzak.
-Listu guruinak .
- Faringea: ondoan dauka laringea
- Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek elikadura urdailera bidaltzen dute.
- Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du. Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta irteerari piloroa
- Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du.
- Heste lodia: Luzeran metro inguru neurtzen du eta zabalera 7 cm.
- Uzkia: Kanporatze hodia da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina