Digestio-aparatua
Digestio-aparatua gorputzera sartzen
diren elikagaiak organismoaren zelulak
erabiltzeko substantzia bihurtzeko parte hartzen duten organo eta prozesuek
osatzen dute.
Bere funtzioak
elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta
iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia
guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan
bihurtzen dira digestio entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa
posible eginez.
Gizakiaren kasuan,
organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste
meharra eta heste lodia.
- Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude
digestioa ondo egiteko:
-Mihia: muskulu mugikor bat da. Bertan dasta-papilak
daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke.
-Hortzak.
-Listu guruinak .
- Faringea: ondoan dauka laringea
- Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen
dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek
elikadura urdailera bidaltzen dute.
- Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen
zakutxo baten antza du. Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta
irteerari piloroa
- Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste
meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du.
- Heste lodia: Luzeran metro inguru neurtzen du
eta zabalera 7 cm.
- Uzkia: Kanporatze hodia da.